XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

LABORARIAK

Laborantzak ez zuen hartze duen arrakasta.

Bozen demboran, deputatu-geiak bazuen begitarte laborarientzat.

Galdegin guziak hitzemaiten zituen.

Bainan gero, lau urthez, bere gisa utzia zen laboraria.

Hiritarrek ere ez zuten emaiten laborariari merezi duen estimua.

Petainek behar zuen erakutsi zer den laborantza eta goraki aithortu, laborariak merezi duela lagundua izaitea.

Paben zuen egin, Apirilean, bere mintzaldia laborarieri.

Zer dio mintzaldi hortan?.

Gerlaren galtzeak azkarki jo du laborantza.

Laborariek behar dute gobernioari laguntza eman, jender helarazteko jatekoa.

Batasun bereziak moldatuak izanen dira kantonamendu guzietan eztabaden kentzeko eta jatekoen behar bezala arrapartitzeko.

Prefetek ere begia atchikiko dute, behar dena ukan dezaten denek eta laborariek trakasu sobera ez dezaten jasan.

Laborarien egimbidea

Egimbide dute, etchekoentzat behar dutena atchikita, gaineratikoen emaitea saltzaler, legeak galdeginaren arabera.

Laborarientzat ere egina izanen da laneko arreglamendu bat.

Hirietako langilen abantail berak ez ditzazkete ukan, bainan abantail horien iduripen zerbeit ukanen dute.

Lege berri bat egina bada laborarien laguntzeko beren etchen ontzen eta edertzen.

Bertzerik ere agertuko da ondoan, ura, eletrika helarazteko etchetarat, arte bideak behar bezala ezartzeko.

Lurra sobera zathikatua den tokietan, hobeki izanen da lantua.

Etcheko jaunen lerroa emendatua izanen da, lagunduko beititugu jornaltorrak eta etche-zainak, etchen erosten.

Kampagnetan bizi diren langile bereziek gure ganik ukanen dute laguntza, laket diten lur lanetan edo bederen lur lan egilen laguntzen.

Gure ezagutza hartze dute, Alemanian preso diren soldadoen emaztek.

Lan gaitzak ibili dituzte eta beren baitarik.

Deus ez du balio zinkurinaka artzea; biziki hobe da lanean egin ahala artzea, behar gabeko chahutzerik egin gabe.